Zer da EnkarLan? // ¿Qué es EnkarLan?

Udalak konpromisoa hartu du Zallako eta eskualdeko egoera ekonomiko zaila leuntzeko politika aktiboak sustatzeko eta baliabideei balioa emateko. Ildo horretatik, Udalak apustu sendoa egin du, ZallaLan sortuz eta El Longarreko instalazioetan Enkarlan enplegurako prestakuntza-zentroa jarriz. Zentroak, hasteko, langile-eskari handia duten hiru sektore profesionaletan lan egingo du: ostalaritzan, informatika espezializatuan eta sektore soziosanitarioan.
EnkarLan kontzeptu aitzindaria da eskualdean, eta helburu du prozesu osoa estaltzea, hasi prestakuntzatik eta ikasleak lan-merkatuan sartu arte. Izan ere, zentro horren indarguneetako bat enpresekin egingo duen bitartekaritza-lana izango da. Gazteen prestakuntza eta orientazioa funtsezkoak dira eskaintzen dituzten ikasketetan.

Bestalde, arlo soziosanitarioaren sektorea indartzeko beharra azpimarratzen da; izan ere, orain arte ez zaio balio handirik eman. Egia da pertsona nagusien zaintzan garrantzi handia eman zaiola osasunaren alderdiari; hala ere, onartu beharra dago alderdi soziala ez dela hainbeste zaindu.
Dena den, udalez gaindiko erakundeek horren aldeko apustu sendoa egin dute euren estrategia-ildoetan. Horri “zilar-koloreko ekonomia” deritzo, hau da, 65 urtetik gorako pertsonentzako produktu eta zerbitzuei loturiko ekonomia.
Hain zuzen ere, EnkarLanek arlo sozialean lan egiteko prestakuntza eskaintzen du. Zentroak jorratzen duen beste sektore bat ostalaritza da. Arlo hori benetan erakargarria da, eta lan-munduan sartzeko aukera ugari ematen ditu. Izan ere, bai eskualdean bai herrialdean, sektore horri ematen ari zaion balio handiari esker, jarduera-tasa handiak eskuratzen ari da.

Bukatzeko, aurrekoak bezain garrantzitsua den beste sektore bat ere sustatuko du EnkarLanek: garapen-informatika. Arlo horretako kontratazio-indizeak azpimarratzeko modukoak dira, eta, gainera, arlo horretako prestakuntza zeharka aplika daiteke eguneroko bizitzako beste edozein jardueratan.

Enmarcado dentro del objetivo municipal de potenciar las políticas activas y la puesta en valor de recursos que ayuden a paliar la delicada situación económica de Zalla y de la comarca, el Ayuntamiento ha hecho una fuerte apuesta combinando la creación de ZallaLan con el desarrollo en las mismas instalaciones de El Longar del centro de Formación para el Empleo "EnkarLan", que trabajará de partida sobre tres ámbitos profesionales con una demanda laboral contrastada como son el sector de la hostelería, el de la informática especializada y el sector sociosanitario. 
EnkarLan es un concepto pionero en la comarca que busca cubrir todo el proceso desde la formación hasta la inserción del alumnado en el mercado laboral, y es que la intermediación con las empresas va a ser uno de los puntos fuertes de este centro.
La preparación y orientación de los y las jóvenes es algo primordial en la puesta a punto de los estudios que se ofrecen.

En lo que al ámbito sociosanitario respecta, se remarca la importancia de potenciar este sector al que hasta ahora no se le estaba dando excesivo valor. Si bien es cierto que en lo que al cuidado de personas mayores hace referencia, la parte relativa a la salud se ha trabajo mucho, la parte social estaba algo descuidada. Sin embargo, ahora las líneas estratégicas de las instituciones supramunicipales están apostando fuertemente por ello. Es lo que se conoce como "economía plateada", la que surge en torno a los productos y servicios para atender a mayores de 65 años. Precisamente, esa formación para poder trabajar en el ámbito social es  la que pretendemos ofrecer en EnkarLan. Otro de los sectores que cubre el centro es el relacionado con la hostelería. Un ámbito que, sin duda, tiene además de un atractivo incuestionable, muchas posibilidades de inserción laboral en una comarca y país donde la puesta en valor de este sector esta alcanzando grandes cotas de actividad. 

Por ultimo, pero en el mismo nivel de importancia, Enkarlan potenciará la formación en informática de desarrollo, ámbito que está dando índices de contratación muy notorios, y que además se presenta como una formación transversal a cualquier actividad cotidiana.